• Enkantean jarritako arrain-maila pandemia aurreko mailan dago EAEko lonjetan

Euskal kofradietan merkaturatutako arraina % 66 igo da iazko aldi beraren aldean, eta salmentak % 49 igo dira. Datu horiek agerian uzten dute enkantearen bolumenak 2019ko balioak berreskuratu dituela; izan ere, gorakada nabarmena ikusi da euskal kofradietan: antxoa ( % 148) hegaluzea iparraldean ( % 73), berdela ( % 35) eta sardina ( % 48). Enkanteen balioari dagokionez, berdelaren eta sardinaren balioak % 5 eta % 11 egin du behera; antxoaren eta hegaluzearen balioak, berriz, % 258 eta % 24 egin du gora, hurrenez hurren. Txitxarroari dagokionez, aurtengo kuota-murrizketa dela eta, bolumena % 76 jaitsi da.

Merkaturatutako espezieen balioari dagokionez, iazko aldi beraren aldean, antxoaren prezioa % 44 igo da (1,60 €/ kg); berdelarena ( % 29 txikiagoa, 1,03 €/ kg), iparraldeko hegaluzearena ( % 4 txikiagoa, 3,75 €/ kg) eta sardinarena ( % 28 txikiagoa, 1,16 €/ kg) jaitsi egin dira.