Iazko kanpainaren arrakastaren ondoren, OPESCAYA bueltan da “Ni, Hegaluzea” lanaren edizio berri batekin, baina beste ikuspegi batekin. Oraingo honetan, kontsumitzaileek kontserban dagoen benetako Hegaluzeaz gozatzeaz gain, beste espezie batzuetatik bereizten ikastea nahi dugu, etiketaren xehetasunei erreparatuz.
Kanpaina hau azaroaren 29tik abenduaren 5era bitartean garatuko da Bizkaiko 6 Eroskitan, non gure taldea kontsumitzailea gidatzeko eta bere galdera guztiei erantzuteko prest egongo den. Hauek dira parte hartzen duten saltokiak:
Kontserban dagoen hegaluzea erostean, funtsezko bi alderdi aztertu behar dira:
- Harrapaketa eremua: FAO 27
Etiketak adierazi behar du hegaluzea FAO 27 harrapaketa-eremutik datorrela, Atlantiko ipar-ekialdetik. Horixe da benetako hegaluzea harrapatzen den arrantza-eremua, batez ere Bizkaiko kostaldean.
- Espeziea: Thunnus alalunga
Egiaztatu etiketak Hegaluzearen izen zientifikoa zehazten duela: Thunnus alalunga. Hau da Hegaluzetzat har dezakegun espezie bakarra, bere haragi samurragatik, zapore delikatuagatik eta Omega-3 gantz-azidoetan duen aberastasunagatik ezaguna.
Aprobetxatu aukera hau etxera itsasoko onena eramateko, bertako produktua, jasangarria eta kalitate handikoa aukeratuko duelakoan.
Ekimen hori OPESCAYA 2024ren PPyC-ren barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arrantzako eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsak (FEMPA) finantzatzen dute, EROSKIren laguntzarekin.