Itsaso zaporea duten errezetak

Arrainak aparteko nutrizio-balioa du, balio biologiko handiko proteinak ematen dizkigu eta baita bitamina eta mineral ugari ere. Esterako, A eta D bitaminak, fosforoa, magnesioa, selenioa eta iodoa.

Antxoa-tosta tomate lehorrarekin zekale-ogiaren gainean

Osagaiak:

  • Zekale-ogia 4 xerra
  • Antxoa ketua 4 solomo
  • Pikillo piperren saltsa
  • 8 tomate lehor
  • Baratxuri xehatu ale 1
  • Oliba-olioa
  • Gatza
  • Modena-ozpin baltsamikoa
  • Albaka freskoa

 

Elaborazioa:

  • Bol batean tomate lehorra nahasten dugu. Oliba-olio birjina, ozpin baltsamikoa, gatza eta piperbeltz beltza gehitzen zaizkio. Nahastu eta gorde egiten dugu.
  • Ogia txigortuko dugu.
  • Ogi xerrak pikillo-saltsarekin igurtziko dugu.
  • Gainean antxoa ketua jarriko dugu eta horren gainean tomate entsalada koilarakada bat.
  • Pintxo bakoitza albaka hosto fresko batzuekin koroatzen dugu.