Urte berria hastearekin batera, ohitura onak hartzeko gogoak hasten dira. Esaterako, gure osasuna hobetzeko, gimnasioan izena emanez «azkenean bai»,  edo elikadura orekatuagoa eta osasungarriagoa betetzeko behar den iraunkortasuna lortzeko konstantzia lortuaz «oraingoan bai».

Pertsona askok ez dakite zein onura dituen arraina dieta orekatu batean sartzeak. Arraina proteina, bitamina, gantz eta mineral iturria da, arrisku kardiobaskularra murrizten ditu eta pisu orekatua edukitzen laguntzen digu.

Elisa de Rojas nutriziogileak koipe-ekarpenari egiten dio erreferentzia, arrain zurietan ez da % 2ra iristen; arrain urdinetan, berriz, % 5etik gorakoa da. Azken arrain-talde honek omega 3 gantz-azido kopuru handia du, hauek osasun egokia bermatzeko oso garrantzitsuak dira. Zeintzuk dira kaloria gutxien dituzten arrain espezieak? Barietate handi bat zerrendatzen du: legatza, bakailaoa, urraburua, abadejoa, mihi-arraina, zapoa, atuna eta itsaskiak: otarrainxkak, txirlak, muskuiluak, etab. Ikus dezakegunez, ez dago arazorik aukera ezberdinak aurkitzeko. Arraina prestatzeko garaian, arau nagusia arraina frijituta jatea saihestea da.

Eguberrietako gehiegikerien ostean, afari arinak egitea gomendatzen du nutriziogileak, honetarako arraina erabiliaz. Arrain zuria zein urdina jan dezakegu, edo hauek txandakatzen joan gaitezke. Hori bai, beti barazkiez lagunduta (gordinik edo egosita). Menu oso arina da, baina aldi berean, oso elikagarria.

Beraz, arraina aliatu garrantzitsua da urte berriko asmo onak helburuetan bakarrik geratu ez daitezen eta oraingoan bai, gure osasuna modu eraginkorrean hobetzea lortu dezagun.

Albistearen iturria: industrias pesqueras